martes, 24 de septiembre de 2013

Papiroflexia Proiektua 2


Bolumen hau sortzerako orduan apur bat harago joaten saiatu naiz, estetika landuz eta hurrengo ezaugarriak kontutan hartuz:


  • Kontrastea : erabili ditudan koloreen bitartez lortu dut
  • Oreka: ordena bat jarraituz eta elementuen errepikapenari esker
  • Mugimendua: argiak sortutako itzalei esker  lortu dut
  • Unitatea: harmonia duen objektua bait da
  • Erabilpena: bolumen honek euki dezakeen baliagarritasuna aztertzen. Bere formari etekina ateratzen saiatuz.







ERABILPENA

 Parke baten edonork goza dezakeen eraikina izan daiteke hau. Non jezarleku batzuk jarrita jendea eguzkitik edota euritik babestu daiteke. Horrez gain, aterpe moduko zutabeetan bizikletak izteko leku egokia izan litzake.



Figurari buelta emanda, 
eraikin batzuen terrazaren (balkoiaren) itxura hartzen du. Interesgarria da bolumenarekin jolastea eta irudimenari hegan egiten uztea.


 Museo bat izanez gero, zutabe baten aldean horma jaririk eta bestean beira,  eraikinean sartuko litzatekeen argiari probetxu aterako genioke adibidez. 




Bistak/Garapena/Ebaketak/Apuntea



1. Aurretiko bista
2. Goiko bista
3. Alboetako bista
4. Garapena
5. Ebaketa
6. Apuntea


























BOLUMEN HONETARA HELDU ARTE ERAIKI DITUDAN FIGURAK:







miércoles, 18 de septiembre de 2013

PAPIROFLEXIA - Lehenengo Proiektua

Kaixo!
Sarrera motz honetan, nire lehenengo proiektua egiterakoan euki ditudan ideiak eta eragozpenak ikusteko aukera izango duzue. Espero dot gustokoa izatea!



FIGURA SORTZERAKO ORDUAN KONTUAN IZANDAKO PUNTUAK:

1. Egonkortasuna
2.Simetria ( gustoko dudalako)
3.Diseinu erakargarria

Ordu desente igaro eta paper asko tolestu ondoren, konkluzio batetara heldu naiz:

Geure figura zenbat eta tolesdura gehiago izan, gero eta egonkorragoa izango da. Kasu honetan,  ariketak mugikorra mantentzeko bolumena eskatzen zuenez, egonkortasunari  preferentzia eman diot, diseinu erakargarri bat alde batera utzita eta simpletasun handiko forma hau sortuz.