martes, 29 de octubre de 2013

Proiektos-erako Liburua



CASA COLLAGE: Un ensayo sobre la arquitectura de la casa

Idazlea: Xavier Monteys / Pere Fuertes

20m2 -ko Logela



Aste honetan, 20m2 -ko logela bat egitea proposatu zaigu, bertan espazio ezberdinak sortuz. Hau da, egun eta gauez edota lan egiteko toki diferenteak desberdinduz. Hori dela eta, diseinu aproposena bilatzeko hainbat aukera egin ditut. Azkenik, nire ustez lan honetarako aproposena eta arkitekto baterako funtzio guztiak betetzen dituen logelaren banaketa egin dut.


Horrez gain, elementu hauek nahitaezkoak dira gure logela egiteko orduan:



1. Ohea.
2. Mahaia.
3. Armairua.
4. Apalategiak.
5. Komuna.

Logelaren LAN MAKETA:
Datu Orokorrak:
- Eskala 1/20(maketa eta planoak)  
- 5,40 x 3,60 m2 ditu









 Logela, hiru zati nabarmenetan banatuta dago:


1. Komuna
2. Lo egiteko espazioa  + armairuak
3. Eguneroko / lan egiteko espazioa



Maketan eta planoetan agertu ez arren, logela eta eguneko espazioa batzen duen horman, espazio biak lotuko dituen apalategiak egongo dira. 

Inspirazioa: Montana apalategiak.

webgunea: http://montana.dk/Frontpage/



PLANOAK:





martes, 22 de octubre de 2013

Nire Logela


Nire Logela

Aste honetako proiektuarekin batera, gure logelaren hausnarketa bat egitea proposatu zaigu.

Gure logela, gure izaera hobeto islatzen duen gauzetariko bat da, oso pertsonalak baitira eta bertan, gure gustokoa den armonia lortzen saiatzen garelako.

Niretzat, bakarrik egon nahi izanez gero, isolatzeko leku egokia da nire logela. Eroso eta lasai egoteko leku aproposa ; bertan, gustoko ditudan elementuak baitaude zeinek  ondo sentiarazten nauten atmosfera sortzen dute.


Logelak hegoalderantz ematen duen lehio bat du eta horrek, oso epela, erosoa eta argitsua izatea eragiten du. Lehioa etxeak duen patiora ematen du, baina horrez gain urrunago dauden zenbait eraikin ikus daitezke.




Neguan, oso gustoko dut bertan egotea eta euria lehioa nola jotzen duen entzutea. Ohea, lehioaren alde berean eta kontrako zentzuan jarrita dagoenez, gabean lehiotik sartzen diren itzalak aurreko horman proiektatzen dira eta haiek hoetik ikustea asko gustoko dut, lasaitzen bainaute.




Urtez urte aldatzen joan da logela, nire gustuekin batera. Esan bezala, asko aldatu da, baina azken urte hontan ez naz bertan bizi izan, beraz, pertsonalitate pixka bat galdu du. Horrez gain, orain dela hilabete batzuk Donostiara bizitzera etorri ondoren, nire ahalegin guztiak, hemen dudan logela berri honetan jartzen ditut. Etxez kanpo egonda ere gustora sentitzeko asmoz.




martes, 15 de octubre de 2013

TXABOLAREN PLANOAK

Hona hemen behin betiko Txabolaren  planoak! 

Txabolari, lotura bat geitu diot, zeinek teilatua eta txabolaren basea lotzen duen. Modu honetan etxebizitzaren egitura bakarra lortzen dugu eta lehen gertatzen zen bezala, teilatua egituran ez  apoiatzea eragozten dugu.

Ez dut maketa berri bat osorik eraiki baina txabolan egindako aldaketa nagusiaren ideia orokorra eukitzeko, honako estruktura sinplea egin dut:



 Teilaturen eta hormen estrukturaren arteko lotura berria.




Habeak ere aldatu egin ditut. Hauek eraikitzako,gapirioak erabili ditut, ohol zaflen ordez.


PLANOAK:
1. Aurreko bista eta alboko bista
2. Oina eta Ebaketa (A-A)
3. Ebaketa (A´-A´) eta loturen apunteak




martes, 8 de octubre de 2013

TXABOLA




10m2 INGURUKO TXABOLA

Azken bi aste hauetan,txabola bat eraikitzeko teknikak landu egin behar izan ditugu. Estruktura eta loturak nola izan behar diren batez ere kontuan eukirik, hau da, eraikuntzarako eta egiturazko nozioak praktikan jarriz!


Gure materiala:
-2,40 luzera, 0,025 lodiera eta 0,25m zabalera duen ohol batekin.
-Gapiroak 2,40x0,07x0,07
-Mailua
-Iltzeak x-koak



Hasiera batean,neuk nuen ideiaren apunte batzuk egin nituen eta ondoren, estruktura nola garatu nezakeen pentsatzen hasi nintzan.





Prozesu honetan,bi liburu inspiraziotzak erabilgarriak izan dira, bai diseinuan eta eraikuntzan:




1. Small Houses                                                                                                          2. Cottage Home






















Lehenengo astean egindako apunteekin batera, nire txabolaren ideia garatzen hasi nintzan maketa batean. Baina klasera heldu orduko, bestelako loturak beharrezkoak zirela proiektu honetarako azaldu zidateen irakasleek. 

Hona hemen txabolaren LEHENENGO saiakera.





PROIEKTU FINALA

Beraz, txabola era berri batean eraiki dut, non makilak (oholak) gurutzatu egiten dira.

Ezaugarriak:


  • Laukizuzen forma duen txabola
  • Ate bat eta bi lehio dituena
  • Eskala:1/20
  • Neurriak:


1. Zabalera: 2,4m
2. Altuera totala: 4,36m (teilatua:1,6m)
3. Luzera: 4,94m
4. Azalera: 11,8 m2


Estruktura eta Loturak








Teilatuaren estruktura (bigak) egiteaz gain, teilatuari egonkortasuna emango dioten makil batzuk jarri ditut. Zeinek biga baten beheko puntu bat eta bestearen goiko puntu bat lotzen dute. Modu honetan, angelu bat eratzen da, txabolari gogortasuna ematen diona.

Txabola Amaituta









Detaileak



Teilatua zein hormak, modu berean eginda daude. Ohol bat bestearen gainean jarrita bertikalki. Modu honetan euria barrura sartzea eragosten dugu. Etxetxoaren atetik gora, aldiz, beste era batera jarri ditut oholak (horizontalki).







Atea duen aurpegian eta bere kontrakoan, ura hormatik hurrunduko duen ohol txiki bat jarri dut. Horrez gain, teilatua hormetatik aldendu dut arrazoi beragaitik. 

Txabolatik kanpo geratzen den teilatua, beheko partetik guztiz estali dut, modu honetan, txoriak haien habiak egitea eragosten da.