martes, 15 de abril de 2014

Bizitza bakarreko ETXEA-ESTUDIOA TAILERRA-LORATEGIA


Kurtsoan zehar ikasi dugun guztia praktikan jartzeko garaia heldu da!

Hona hemen lehen kurtso honetako azken proiektuaren programa:


-Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…
Lekuaren Azterketa:
Etxea kokatua egongo den lekua aztertzeko apunte eta argazki batzuk egin ditut. 


 Familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.


























ARIKETA:

2 arkitekto = 2 etxebizitza  

Gure etxerako inspirazio iturri izango diren bi etxeren azterketa.

Schröder House- RIETVELD




Etxearen aukeraketa, fatxadak eta barne espazio mugikorrengaitik izan da. 

Rietveld-ek forma puruak eta kolore primarioak erabiltzen ditu bere eraikinetan. Horrez gain plano bertikalen eta horizontalen arteko jolaza egiten du modu libre batean, eraikinaren egitura eta itxiturak modu formal batean banatzen.

Oso gustoko izan ditut ere J.J.P. Oulp eta Piet Mondrian, zeinek estilo Neoplastiko hau ere lantzen dute.


(Bigarren pisua espazio bakarra bihurtzen da)






EGITURA/IBILBIDEA/PRIBATASUNA





EAMES HOUSE - Charles and Ray Eames





Bi pisuko etxebizitza- estudioa da, zeinean Eames bikotea espazioari erabilera maximoa ateratzen saiatzen dira, kolore eta material berrien erabilerarekin batera.




EGITURA/IBLBIDEA/PRIBATASUNA


 1.EGITURA
2.TABIKEAK
3.ITXITURA GARDENAK
4.ITXITURA OPAKOAK
1.ESPAZIO KOMUNA (PUBLIKOA)
2.TRANTSIZIOA
3.PRIBATASUN TXIKIA
4.PRIBATASUN ERTAINA
5.PRIBATUA


jueves, 3 de abril de 2014

AZKEN TAILER EGUNA!!

IMANOLENAREN ZUINKETA


Azken asteazken honetan, Imanolena etxearen zuinketa egin dugu Arkitektura goi eskolako lehenengo mailako ikasle eta irakasleek 1:1 eskalan. Zuinketa, unibertsitatean dagoen parkean garatu da talde desberdinen artean. 


Oso ondo antolatua egon da (talde desberdinak, ordutegiak, materiala, planoak...) emaitza final bikaina gauzatzeko.


Zuinketaren bitartez, Imanolena etxearen dimentsioak hobeto ikusi ditugu, espazioak duen garrantziaz konturatuz. Planotik errealitatera pasatzerakoan, etxea duen espazio desberdinen tamainaz konturatzen gera eta askotan harritu ere! Horrez gain obretan erabiltzen diren teknikak eta materialekin lan egiteko aukera izan dugu, oso lagungarria izan da eta  ikasteko era aparta! 

Tailerra amaitzeko era polita eta dibertigarria izan da, guztiok  lanean gustora ibili bait gara  eta  ikasteko erabilgarria izan delako.