martes, 13 de mayo de 2014

ETXE UNIFAMILIARRA ONDARRETAN + estudioa



Lehen kurtsoko azken proiektua aurkezteko ordua heldu da. 
Hona emen nire proposamena:

Etxebizitza- estudioa diseinatzerako orduan kontuan euki ditudan faktoreak eta ideia nagusiak:

1. Etxebizitza eta estudioaren arteko harremana: 

Hasiera batetik argi izan nuen banandurik egon behar zirela, modu honetan estudioaren eta etxearen kideeentzako pribatasuna lortuz.Eta estudioaren bezeroei edota langilei sarrera errez eta argi bat eskeiniz.

Hori dela eta,beheko pisuan estudioa kokatu dut,         lorategiarekin eta kalearekin harreman zuzenean. Beraz, etxebizitza goiko solairuetan gauzatzen da.



2.Espazio irekiak:

Lorategia etxebizitzarekin erlazio zuzena ez duenez, espazio irekiak lortu nahi izan ditut etxean. 

Le Corbusier, barne espazio ireki hauek eratzen bikaina da. Ikus dezagun Villa Saboye eta Villa Stein adibide moduan, nire proiektuan erreferentziatzat hartu bait ditut.


 VILLA SAVOYE 1929







VILLA STEIN 1927










Bietan etxean zehar ibilbide bat eratzen du eta lekuaren espazio edo toki desberdinak erakustea lortzen du modu ikusgarri batean.

Gainera, etxean sortu dudan barne patio hori, iparraldetik jotzen duen haize hotzetik babesa eskeintzen du.

3. Ikuspegia:
     
Leihoak lerrokaturik, itsasoaren ikuspegia era konkretu batean lortu nahia izan dut. Etxeko toki askotatik, itsasoa ikus daiteke, leihoen joku hori esker. Azken finean itsasoa "enmarkatu" egin dut. 




4.Itxura:

Iparreko fatxada (fatxada nagusia) oso lerro zuzenak ditu eta itxura faltsu bat ematen dio, "bloke" itxura alegia. 



Baina etxea azterturik, kanpotik ikusten diren barne espazio ireki horiek aurkitzen dira. Horrez gain,bi xaflen artean kokatuta dauden eskailerak atzeko fatxada asko arintzen dute. 

Eskaileren bitartez eta maketan ikusten diren elementu horiekin, aurreko fatxada lisua eta garbia apurtzen saiatu nahiz.









LORATEGIA

Lorategiari dagokionez, bi espazio desberdin bereizi ditut. Alde batetik, haizeaz bazterturik, lagunekaz edota familiarekin barbakoa edo biltzeko espazio bat.Bestetik, gune berde bat,non hortu txiki bat kokatu dut.


Eguzkiaren ibilbidea kontuan izanda, nire eraikina leku argitsuenean kokatu nahi izan dut, inguruko eraikinen itzalak saihestuz.

Planoak: 

  • kokapen planoa
  • Oinak
  • Altxaerak
  • Ebaketak




















MAKETA:

1. eskala 1/200
2. Eskala 1/100