miércoles, 18 de diciembre de 2013

Casa Collage Liburua

Kurtso hasieran,liburu batzuen zerrenda bat eman ziguten irakasleek. Haietatik Casa collage arreta deitu zidan, eta hura irakurtzea erabaki nuen.


Idazleak(Xabier Monteys eta Pere Fuertes)etxearen arkitekturaren eta honen inguruko hainbat behaketa interesgarriei buruz hitz egiten dizkigute.


Interesgarria izan da eta irakurtzeko erraza, zein etxearen konparaketa asko egiten ditu eta askotan konturatu ez garen egoera arriengarriez hitz egiten du liburuak. 


Oso guztokoa izan dut, "subestir, usal mal" zatia. Txikitan nik neuk egiten nituen gauzak adibide bezala ematen baitditu. Gainera, hausnarketa handia egiten du haurren tamainaren eta adimenaren inguruan. Egia esan, txikitan gauzen erabilera bikoitzaz konturatzen gara eta honek  etxebizitza baten helburu nagusietako bat da arkitekto batentzako nire ustez. 

  
Liburuan zehar, garrantzia handia ematen dio kontzeptu bati:

ETXEAN BIZITZEKO ERARI. "El modo de habitar"


Hau da, alde handia dago etxebizitzaren eta etxearen artean (vivienda y hogar).


Hortaz, arkitektuen planteamendua, "etxebizitza egitea" izan behar da, ez eraikin bat diseinatzea eraikitzeko proposamenarekin.


Azkenik, etxeetan berritze bat egin nahi izan dutenen arkitekto askoren adibide oso interezgarriei garrantzia eman nahi diet.Hausnarketa eta arreta handia sorrarazi baitdute niregan. Haien arten Le Corbusier jauna hain zuzen ere.


NUEVA ADQUISICIÓN


Orain dela aste batzuk, aeroportuan erositako liburua erakutsi nahi dizuet:


101 THINGS I LEARNED IN ARCHITECTURE SCCHOOL

by Matthew Frederick




 Oso interesgarria eta langungarria projektoserako! hiru hilabete hauetan ikasi ditugun gauza askotaz konturatzeko aproposa eta aurrerago deskubrituko ditugun hainbat gauzaz ohartzeko baita ere.










 Aholku asko ematen ditu ere, hala nola:







Liburuaren Argudioa:


http://mitpress.mit.edu/books/101-things-i-learned-architecture-school




martes, 17 de diciembre de 2013

Bi ikasleentzako etxea

Azkenik, proiektu hau bukatua dago!

Pasadan asteko zuzenketaren ondoren, aldaketa batzuk egon dira proiektuan.



Lehendabizi, terraza handitu dut,lorategia inguratzen duten zutabeekin alineatuz. Hori dela eta, terraza eraikitzeko erabilitako makilak (egurra), lorategiko bi alde inguratzen duten harresietan ere erabili ditut.


Beste aldaketa nagusia, lorategira sartzeko jarri dudan beste sarrera bat da. Modu honetan, etxean bizi diren bi ikasleek zein lorategira sartu nahi dutenak ez dute leku beretik pasa behar. Gainera, larategiaren erdian sarrera bat eginik,etxera joateko egindako ibilbidea lasaia eta polita da.





Hasierako ideiari bueltak emanik,bi arazo zeudela ikusi nitun:

1.Eraikinaren bi fatxadak ez zeuden erlazionatuta (ez zeukaten ezer hamankomunean)

2.Eraikinak dituen bi logelak oso ezberdinak ziren. Hau da, bat bestea baina askoz hobeagoa zen. Bi arrazoi hauengaitik:

  • tamaina
  • Logelak, fatxada ezberdinetan kokatuta daudenez, bista ezberdinak zituzten. Eta batek, bestea baino askoz bista apartagoak eukiko lituzke.

Beraz, arazo hau kompontzeko hainbat marrazki, liburu , plano begiratu eta marraztu nituen. 


Azkenik, logela bati modulo bat atera nion. Era honetara,hasiera batena komentatutako bi arazoak konponduko nituen.



Alde batetik, logela (txikia) handitzen da eta beste logelak dituen bistak lortzen ditu. Bestalde, pribatasuna eta argi gehiegi ez pazaraztea eragotziko dituen makilak jarri nituen. 




Bi fatxadetan, ingurumenean (lorategia)eta etxearen barnealdean jarraitasuna eta atmosfera erosoa lortu dut era honetan. 

Kanpotik zein barrutik, material menderatzailea egurra izan da proiektu honetan,inguruarekiko harremana sortzen duelako eta egurraren tonu argiak, berotasuna transmititzen dutelako.





Maketaren eskala:1/50
eta txikiarena:1/100


Hona hemen planoak, piktograma eta ideograma:









viernes, 6 de diciembre de 2013

Bi Ikasleentzako Etxea

BI IKASLEENTZAKO ETXEA- proiekturako egindako bi maketa usten dizkizuet. Bi maketa hauen bitartez, proiektua lantzeko dekogun espazio hori (unibertsitateko lorategia) aztertzea eta sakonago ezagutzea da. 

Lorategia eta bertan kokatuta dagoen estalkiaren maketa 1/100 eskalan. Zeinean gure bi ikasleentzako etxea "eraiki" behar dugu:






Hona hemen Arkitektura Goi Eskola Teknikoa:





Azkenik, bertan kokatuta dagoen "etxetxoaren" maketa 1/20 eskalan: