martes, 25 de febrero de 2014

BORDA PASIEGOA- ENTREGA


Kokapena:

Aukeratutako kokapen zehatza:

Vega de Pas, kantabria. CA-262.

Malda handiko mendizkak aurkitzen dira bertan, hori dela eta kokaleku perfektua iruditu zitzaidan haran hau.






IDEIA / GARAPENA:

Egia esan, buelta asko eman diodan proiektua izan da hau. Borda hauek duten esentzia galdu ez dezaten, gure iritziaren arabera mugak jarri izan behar ditugu eta.

 Zer da garrantzitsua esentzia kontserbatzeko??

Hasiera batean, norabide guztiz dezberdin batean hasi banintzan ere, azkenean niretzat garrantzitsuak ziren kontzeptuak finkatuz aurrera egin nuen:

1. Pareten garrantzia
2. Guztia espazio bakarra izatea
3. Materialak: egurra, harria...
4. lehioen tamaina
5. txabolaren estruktura
6. espazioen banaketa 

Azkenean lortutako emaitza, egindako beste askotariko bat da. Zein egia esan, hainbat modelo ezberdin egin ahal dira modulo bakarra asmatuz, eta honekin jolastuz. 

Proiektuan, modulo zentral bat lortu dut 3x3,20 dimentsiokoa. Zeinean eskailerak, komuna eta sukaldea  daude. Moduloaren bitartez espazio esberdinak bereiztea lortzen dut, bai behean eta goiko pisuan ere.

Tximinia sukaldearen albo batean jarri dut, modu honetan, pisu biak berotzen ditu, goiko pisutik tutua igaro beharrean.



 (Axonometria isometrikoa. Distribuzioa eta egitura. esk 1/50)




 (Goiko pisuko distribuzioa)


(Kanpotik ikusita)

Etxearen sarrerari dagokionez, borda hauek izan ditut kontuan:



MAKETA:




 (Iparrera ematen duen fatxada, eta malda handiena duena)




 (Goiko pisua: 3 kideko faliarentzat bi logela)


(Txabolan sartzeko dauden bi sarrera)



 (EGITURA)



 Maketaren prozezuan ataratako argazki batzuk:






domingo, 16 de febrero de 2014

ETXOLA PASIEGOA

Ariketa honetan, mendian dagoen pasiega etxola batetan hiru senideko familia batek asteburua igarotzeko espazio bizigarri bat sortzea izango da.

Beraz, lehendabizi Pas bailaren ikerketa egitea izan da, bertako historioa, tradizioa ezagutzeko. Analisi honetan, txabola hauen tipologia eta erabilera historian zehar nahitaezkoa izan da.

KOKAPENA: PASIEGOTAR HARANAK.




Kantabriako ekialdeko mendietan aurkitzen dira Pasiegotar haranak osatzen dituzten hiru haran nagusiak:






1. MIERA HARANA:


2. PASS HARANA:


3. PISUEÑA HARANA:





 Abeltzaintzatik bizi izan den lurraldea da hau, (jatorria XVI.mendean) hori dela eta Landa edo baserri giroko izaera du. Proiektu honetan, nire baldintza nagusiena, paisaiaren, lurraldearen eta eraikuntzaren nortasuna mantentzea izango da. 

Hona hemen  paisai harrigarri honen argazki batzuk:






Pasiega Etxolaren TIPOLOGIA:

Antzina artzainak, epe luezeak ematen zituzten bertan. Beraz, txabola hauen tipologia bat dator bere antzinako erabilerarekin.

1. 9 x 6 metroko harrizko hormekin eraikiak.
2. Bi solairutan banatuak: goiko oina pertsonen bizilekua eta behekoa animaliei eskeinia.
3. Materialei dagokionez, lekuko kareharrizko haitzarekin eraikitzen dira hormak eta estalkiak.
4. Bigarren solairuko sarbidera, harrizko eskailera batzuen bitartez egiten da.
5. Lehio gutxiko eraikina da, hotsetik babesteko.
6. Egurrezko egitura dute





Lekua hobeto ezagutzeko eta haren  historia eta txabolak aztertzeko  erabilitako iturria. Bertan zenbait argazki, bideo eta textu aurkituko dituzue:






martes, 11 de febrero de 2014

ONDARRETAKO IZOZTEGIAREN PROIEKTU (IDEIA) BERRIA


Pasadan astean izandako zuzenketak entzun ondoren, nire proiektuari ikuspuntu berri bat eman behar niola konturatu nintzan.


 Beraz,herritarrei, eguzkiaz edota euritaz babesteko espazio bat eskeintzea helburutzat hartu nuen.

Horrez gain, urte osoan eta paseoaren eta ondartzaren arteko mugan jolasten duen "eraikina" xafla batzuk bertan jartzea burutu zitzaidan altuera dezberdinetan. Paseotik irten gabe izozki bat erosteko aukera ematen dutenak eta nahi izanez gero gezarri edota ondartzara bajatzeko aukera ematen dutenak.  









Pasabide bat eratu dut, izoztegira hiru norabide dezberdinetatik etorrita sar zaitezke.

Komunak, ostondu nahi izan  ditut, beraz bi xaflen artean sartuz nire helburu hori bete dudala uste dut.

Hona hemen Erreferentzia nagusienak:

  • Richard Serra

Nire erreferentzia nagusiena, Richard Serra-ren “LA MATERIA DEL TIEMPO” obra da,Guggenhaim museoaren gela batean kokatuta dagoena.




Gelaren baitan, eskultore amerikarraren 8 obra minimalista aurkitzen dira, guztiak, 5cm-ko lodierako acero kortenekin eginda.

Obra guztiak arrigarriak eta importanteak dira, baina haien artean dagoen erlazioa, pozizioa eta ikuskearentzat sortzen duten espazioa da niri gehien ikaratu nauena eta nire proiektu honetan oinarri bezala euki dudana.

Obren distribuzioa, korridore batzuk sortzen dituzte, zeinek ikuslearengan sorpresa eragiten dute, forma berriekin topo egitean edota leku ireki edo itxi bat aurkitzerakoan.

Politena, posizioz aldatzen joatea da, ikuspegi dezberdinak dezkubritzeko eta formak dituen posibilitateak ikusteko.

“La Materia del tiempo” kurbari elogio bat da, baita sutilitateari, aldakorra denari, paseoari, kontemplazioari.

"La línea recta es el camino más corto, pero no es el que más ricas y variadas impresiones y vivencias produce."

  • Oscar Niemeyer: Copan eraikina

  • Burle Marx: Copacabana paseoa, Brasil.







PROIEKTU FINALA:




 (Egitura eta maketaren prosezua)






 (bi xaflen artean bi komun daude)


(ondartzarako eskailerak)



 ( izoztegiaren barra)






Proiektuaren Planoak: Ebaketak, Altxaerak, Oinak, Kokapen planoa.